domingo, 15 de abril de 2012

IÑIGO CABACAS BETI GOGOAN

EQUO Euskadi Iñigo Cabacas-en heriotzaz damu da, bere familia eta lagunei dolumina adierazten die, eta gertatutakoaren argiketa sakon eta publikoa eskatzen du.
EQUO Euskadik Patxi López lehendakariari gaur bertan bere hitza bete dezala eskatzen dio, Iñigoren heriotzaren zergaitiak modu sakonean azalduz. Demokrazian beharrezkoa den zerbait da, are gehiago autopsiak argitu duenean gomazko pilota bat izan zela hil zuena.
EQUO Euskadiren iritziz, su egin zuena ezin da zigorgabe gelditu, eta beharrezkoak direneko erantzunkizun penal guztiak bete behar ditu. Bere buruzagitzak ere erantzunkizun politikoak argitu behar ditu. Kontrolik gabekoak ez dira bat ere desiragarriak edozein taldean, baina onarteinak dira ertzaintza bezalako zerbitzu publikoetan.
EQUO Euskadik, 2012ko amaierarako gomazko piloten erabilera alde batera uzteko Europear Komisioaren eskaera gogorarazi nahi du. Honek, ekidin zezakeen heriotz hau larriagotzen du, bai eskaeraren martxan jartzea aurreratu izan balitz, bai ertzaintzaren proportziozko indarren erabilera batekin.
EQUO Euskadik ez luke nahiko berriz honelako heriotzaz damutu beharrik. Iñigok bakarrik usten ditu bere aita eta ama, zeinen minarekin bat egin nahi dugun. EQUOk eskaera bat egin nahi die arduradunei: behin eta betikoz, hainbeste gizarte taldek egindako eskaerak entzutea, ertzaintzaren indarraren erabilera bidegabea eta disuasio-armen erabilera okerra alde batera utziz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario